Jokin Labayen Lizardi Sariko finalean

Irati Agirreazaldegi 2008ko ira. 1a, 14:35
Zarauzko bertsolari gazteen Lizardi sariketako finala jokatuko da egubakoitzean. Finalean izango diren sei bertsolarien artean dago Jokin Labayen arrasatearra.
 
Bi bertso afariren bueltan jokatu dira bertsolari gazteen Lizardi sariketako bi kanporaketak Zarautzen. Kanporaketan Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaran izan ziren nagusi eta gainontzekoak puntuen arabera sailkatu dira egubakoitzeko finalerako: Agin Rezola, Alaia Martin, Jokin Labayen eta Unai Gaztelumendi.

Seikoteak irailaren 5ean jardungo du Zarauzko Zinema frontoian gaueko 22:00etan hasiko den finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak