Jokin Labayen Lizardi Sariko finalean

Irati Agirreazaldegi 2007ko irailaren 8a

Egubakoitzean jokatu zen, Zarautzen, XXXI. Bertsolari Gazteen Lizardi sariko finala. Lehen kanporaketan irabazita finalisten artean zen Jokin Labayen arrasatearra.

Bertso zaleek bero hartu zituzten bertsolariak. Zarauztarrak ez ezik, Euskal Herriko txoko askotako bertso zaleak hurbildu ziren baita bertso munduko lagun asko ere.


Bertsolariek maila oso ona eman zuten, eta gogoan hartzeko moduko hainbat bertso bota zituzten finalean.


Labayen kanporaketan ongi jardun arren finalean ez zuen bere onena eman. Amaieran Beñat Gaztelumendik jaso zuen txapela eta baita bertsorik onenaren saria ere. Jokin Labayen bosgarren izan zen.


Gipuzkoako Txapelketa
Bestalde, irailaren 22an abian jarriko den Gipuzkoako Txapelketan ibarreko lau ordezkari izango dira:

  • Iñigo Arzelus (Bergara) / Irailak 22  / Legazpi
  • Ainhoa Agirreazaldegi (Elgeta) / Irailak 30 / Arrasate
  • Jokin Labayen (Arrasate) / Urriak 6/ Getaria
  • Eñaut Uriarte (Bergara) /Urriak 6/ Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak