Bigarren eraldaketa ekonomikoa iraultza berdearen bidetik etorriko dela esan du Ibarretxek Udalan

Miren Arregi Amasorrain 2009ko ots. 20a, 14:44
Udalan izan da gaur goizean EAJko Ibarretxe lehendakarigaia, Joseba Egibarrek eta hainbat alderdikidek lagunduta. Garapen iraunkorraren alorrean dituzten egitasmoak izan ditu lehendakariak hizpide, eta iraultza berdeaz jardun da. Garapen iraunkorra ardatz, energia berriztagarrien aldeko apustua egin du lehendakariak gaur Udalan.

Hauteskunde kanpaina hasi denetik Joan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiak Debagoienera egin duen lehen bisita izan da gaurkoa. Udalan izan da, Joseba Egibarrekin eta beste hainbat alderdikiderekin batera. 

Energia berriztagarrien eta garapen jasangarriaren aldeko konpromisoan oinarritu du Ibarretxek gaurko hitzaldia, eta krisi ekonomikoari aurre egiteko modua ere badela adierazi du.

Izan ere, Ibarretxek esan du, energia berriztagarrietara zuzendutako ikerketa, garapena eta berrikuntzarako laguntzak %100ean gehituko dituela. Horretarako, 4000 lanpostu berri sortuz, eta haize energiaren ingeniaritzarako nazioarteko eskola eratuz, beste ekintza batzuen artean.

Apustu hori, ingurugiroarekiko konpromisoa eta garapena, hain justu, krisiari aurre egiteko estrategikoki garrantzia handiko aktuazioa dela adierazi du. Eta beste helburu bat ere planteatu dute aurrera begirako asmoetan.

Iraultza berdearen bidetik etorriko da Ibarretxeren hitzetan bigarren eraldaketa ekonomikoa, eta hori herri gisa hartutako konpromisoen bidetik etorriko da.

Udaldako ekitaldiaren ondoren, Joseba Egibar Arrasateko plazara etorri da eta herritarrekin izan da zuzen zuzenean ekarpenak jasotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak