Mondragon taldean ibilbide luzea du presidente berriak. Orain arte Internazionalizazio eta Berrikuntza saileko arduraduna da eta aurretik, Fagorreko presidente moduan ere jardun du. Politikan ere esperientzia du, Aretxabaletan alkatea izandakoa da-eta. Herrastik 62 urte ditu.
Presidente berriak txalotu gura izan du orain arte Garaian egin den lana. Horren harira, gaineratu du aldaketa handirik egiteko asmorik ez duela eta aurreko presidenteak abian jarritako ildo beretik jarraituko duela lan egiten.
Bestetik, onartu du oraindik asko falta dela egiteko Garaian. Esku artean erronka handia dutela nabarmendu du eta epe laburrera, berrikuntza gunea ezagutzera ematen eta hara enpresa berriak erakartzen saiatuko direla adierazi du.