Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jende asko gerturatu zen Antonio Alvarez Solis pentsalari eta kazetariak udaletxeko osoko bilkura aretoan eskaini zuen hitzaldira. Egin egunkaria eta irratia itxi zituztela 10 urte pasa direla-eta, aurrerabolie.org-k antolatu dituen hitzaldietako bat izan zen. Madrilgo kazetari polemikoak gaur egungo egoera politikoa izan zuen hizpide. Hizlari aparta dela erakutsi zuen oraingoan ere, ezaugarri duen humore eta ironiarekin.
Hitzaldia hasi aurretik berarekin hitz egiteko aukera izan zuen
Goiena Telebistak. Hona hemen Antonio Alvarez Solisek Goienari egindako adierazpenen bideoa: