Jendetza eta Andaluziako gutiziak, Arruena parkean

Goiena 2010ko uzt. 5a, 17:36
Azken urteotako Erroziorik jendetsuena izan da aurtengoa Al Andalus elkartekoen iritziz. "Eroskiko aparkalekura begiratu besterik ez dago, nik inoiz ez dut hain betea ikusi!" zioen pozarren atzo Rafa Gómezek 14 autobus eta auto kopuruari begira, aurtengo Errozio berezian.

Berezia, batetik, goizeko lehen orduetatik Arruena jendez lepo egon zelako lehenik –emakume ugari kolorez betetako jantzi tradizional alaiekin, dotore– , eta bigarrenik, Al Andalus elkartea 20. urteurreneko ospakizunetan buru-belarri dabilelako.

Musika, erlijio eta folklorea bai, baina batez ere dantza eta jan-edana nagusi ditu Arrasateko Errozioak eta atzokoan ere iluntzera arte jardun zuten Ama Birjinaren eguna ospatzen Euskal Herritik eta Santandertik (Espainia) etorritako andaluziarren 16 elkarteren laguntzarekin. "Ezin hobea", horrela laburbildu zuen atzo Gómezek egunaz galde eginda; batez ere, eguraldi txukuna eskertuz.

Salve errozieroa

Errozioan, ezin bestela, Ama Birjinak zeresan berezia du. Jaira joanikoek ez zuten hutsik egin eguerdiko mezako salvean baina iluntze aldean ere ohiturek pisua hartu eta aterpez aterpe eroan zuten irudia elkarte bakoitzak bere txokoan kanta ziezaion. Hain zuzen, elkarte bakoitzak bere aterpetxoa egin eta, ohi bezala, aitzakia gutxi izan zuten Andaluziako gutizia gastronomikoak gerturatu ziren guztiekin konpartitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak