Jendea eta sekulako beroa izan dira Merkemerkauko protagonistak

Edurne Burgaña 2007ko ots. 26a, 09:50
Zapatuan eta domekan, Merkemerkaua egin dute Uarkape pilotalekuan. Arrasate, Bergara eta Aretxabaletako 23 komertziok eroan dituzte bertara euren dendetako produktuak. Arropa prezio merkean lortzeko aukerak jende asko eraman du Arrasatera. Jendea eta beroa izan dira bi protagonistak.

Berrikuntza

Marga Garmendia Enplegu eta Garapen Ekonomikoko zerbitzuko Udal teknikariaren esanetan, "antolaketa lan handia egin dugu, eta helburua jendea bertara joatea izan da. Azoka eskualdeko erosle guztiei zuzenduta egon da: denontzako egon da zer edo zer".

23 denda zeuden bertan: 16 Arrasatekoak, bost Bergarakoak eta beste bi Aretxabaletakoak, gehienak, arropa eta zapata dendak. Baina jantzi osagarriak, altzari denda, lentzeria eta kirol denda ere bazeuden bertan.
Merkemerkau izenak berak dioenez, diru gutxirekin gauza asko erostea zen helburua. Merkealdiak urtarrilean hasi ziren, eta geratzen diren produktuak merke-merke zeuden bertan. "Helburua ez da biltegia hustea; eskualdeko merkataritza dinamizatzeko zerbait egiteko beharra ikusten genuen", azaldu dute antolatzaileek.

Dendariek biltegian zutena ateratzeaz gain, erosleek ere aukera zabala eduki dute. "Eskualdean, aurrez, ez zegoen horrelakorik eginda, baina gainontzeko herrietan egindakoek arrakasta eduki dute, eta guk ere saiatzea erabaki genuen", adierazi digu Garmendiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak