Presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2010ko urt. 31a, 21:47
"Muturreko egoerak areagotu" egin dira euskal presoen artean; halaxe salatu dute Arrasaten egin duten manifestazioan. 600 bat lagun elkartu dira Dagozkien eskubideen alde, euskal presoak Euskal Herrira aldarrikatzen zuen pankartaren atzean.

Aurretik joan dira asteburuan Arrasateko Udaletxeko areto nagusian baraualdian izan diren kideak, eta haien ondoren Debagoieneko presoen senideak.

Manifestazio horrekin eta ibarreko herri guztietan asteburuan egin dituzten bestelako ekitaldiekin elkartasuna adierazi gura izan diete euskal presoei. Haiendako "estatus politikoa" aldarrikatu dute, eta adierazi dute "gatazka politikoaren ondorio" direlako  "irtenbide politikoaren ildotik etorriko dela presoen egoeraren konponbidea".

Manifestazioaz gainera, Debagoieneko 30 bat lagunek baraualdia egin dute Arrasateko osoko bilkuren aretoan asteburuan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek urtarrilaren 25etik 29ra egin duten baraualdia dela-eta, haiei elkartasuna adierazi gura izan diete modu horretan. 

Gaixo larrien eta kondena beteta duten presoen "berehalako etxeratzea" eta "euskal presoek Euskal Herrian behar dutela"  izan dira eskaera nagusiak. Eta herriz herri aldarrikatu dituzte.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak