Javier Arconada eta 'Iron' txakurra bigarrenak Errenteriako Txakur krosean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mar. 19a, 10:19
Gaur egun kirol mota asko daude; batzuk, beste batzuk baino ezagunagoak, ordea. Arrasateko Javier Arconadak atxintxikan egiten du, kirol aski ezaguna. Baina ez du bakarrik egiten: txakurraren laguntzarekin egiten du. Canicross edo Txakur krosa deitzen zaio kirol mota horri. Joan den domekan Errenterian jokatutako proban bigarren sailkatu zen Javier Arconada 'Iron' txakurrarekin.

"Iaz ere parte hartu genuen eta orduan laugarren geratu ginen; aurten, podiuma egiteko asmoarekin etorri naiz", dio Arconadak. Gaineratu du, zapatuan Oñatiko duatloia egin zuela eta horregatik zerbait nekatuta iritsi zela domekako probara.

Aldapa askoko lasterketa

Errenteriako Txakur krosa 7,5 kilometroko lasterketa izan zen: "Nahiko gogorra izan zen: hiru aldapa gora eta beste hiru aldapa behera zituen zirkuituak. Esan behar da, txakurrarekin egiteko oso lasterketa polita zela", dio Arconadak. Hasierako metrotatik lasterketako buru jarri zen arrasatearra. 
Azkenean, baina, Pedro Etxeberria zumaiarrak eta Zura txakurrak irabazi zuten lasterketa. "Mendiko lasterketetan esperientzia handiagoa dauka Etxeberriak", azaldu du Arconadak. Arconadak garaikurra jaso zuen eta Iron txakurrak lehenengo arraren saria.

Bi urte eta erdiko txakurra

Arrasatearrak egun baten bai eta hurrengoan ez entrenatzen du. Dio dagoeneko ezagunak direla herrian: "Dobermanarena deitzen naute", dio.
Bi urte eta erdiko txakurra da Iron. Errenteriako proban bi aldiz ibili da, eta hilaren 29an Sorian jokatuko den probara joan da. Lasterketa mota honetan beharrezkoa izaten da txakurra pertsona baino lehenago joatea. "Txakurra geratzen bada, zu ere atzean geratu behar zara", azaldu du Javier Arconadak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak