Japoniako eta bertako 'delicatessen'-ak

Iker Barandiaran 2009ko ira. 7a, 00:38
Bilboko Zea Mays taldea Japonian egon da abuztuan, eta orain trukea etorri da. Ekialdeko Brahman taldea etorri da gurera. Gainera, Zea Mays eta Kokein izan ditu Arrasateko Hiru aretoan alboan.

Japoniako taldea izan zen kontzertua zabaltzeko arduraduna. Zur eta lur utzi gintuen bertaratutakoak. Hardcoretik abiatuta estilo ugarietan murgildu ziren. Abeslaria ikaragarria zen: erregistro ugari erabili zituen souletik muturreko hardcorera; eta izugarri mugitzen zen. Oro har taldeak indar handia erakutsi zuen. Euren jaioterrian milaka eta milaka disko saltzen dituzte; eta zuzenean, behintzat, erakutsi zuten beteranotasun handia dutela.
Ingelesez eta bi kantutan japonieraz 50 minutuko emanaldi oso entretenigarria egin zuten.
Zikloi horren ostean, Kokein taldea igo zen agertokira. Taldekideek dituzten beste proiektuen ondorioz, aspaldian ez da hain erraza Eibarko taldea ikustea eta gustagarria izan zen.

Abesti oso onak dauzkate, eta musikariek eta Zaloa abeslariak zer esanik ez, presentzia handia dute agertokian. 45 minututan euren kantutegiko perlak eskaini zizkiguten.

Ikusleak oso gustura

Gaueko azkena Bilboko Zea Mays izan zen, bukaera ezin hobea. Igartzen da asko, izugarri, jotzen dutela, eta gai dira kontzertu bakoitzean kantutegi zeharo desberdina lantzeko.
Musikari oso onak dira eta asko disfrutatzen dute zuzenekoetan; hala, hori jendeari heltzen zaio. Eta erantzuna jaso zuten: mugimendu dezente egon zen lehenengo ilaratan eta ikusle asko kantuak abesten. Bitxikeri moduan, Japoniako The Blue Heards punk taldearen kantu bat ere jo zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak