Proposamen ekonomikoa berriz ere mahai gainean jartzea eta negoziaketei berrekitea eskatzen dute eta, hala egin ezean, ez dute baztertzen berriz ere protestekin hastea.
Urtebete baino gehiago da jangeletako langileen lan gatazka hasi zela eta 15 greba egun izan dira denbora tarte horretan. Administrazioko langileekiko parekotasuna eskatzen dute ehuneko ehunean. Hiru herrialdetan, 4.500 langileri eta 40.000 ikasleri eragiten die aferak.
Ausolan enpresarekin kontaktuan jarrita, esan digute ez dutela adierazpenik egingo gai honen inguruan.