Janariak batzen egongo dira gaur eta bihar, Eroskin

Ubane Madera 2012ko aza. 9a, 12:16

Eroski hipermerkatuan batuko dituzte jakiak azaroaren 9an eta 10ean, gero Gipuzkoako Janari Bankuari emateko. Janari Bankuak, berriz, familia edo pertsona behartsuekin lan egiten duten kolektibo eta elkarteetan banatuko du hemen batutakoa.

Eskatzen dutena da gaur eta bihar, egubakoitz eta zapatua, Eroskira erosketak egitera goazenean, erositakotik apurtxo bat ematea. Justu horixe da janari bilketa kanpainaren leloa: Zure erosketako pixka bat asko da.

Arroza, pastak eta kontserbak

Produktuei dagokienez, bereziki, honako hauek batu gura dituzte: arroza, lentejak, garbantzuak, babak, azukrea, olioa, esnea, irina, pastak eta kontserbak. Berriz, izoztutako janaririk, alkoholdun edaririk eta dirurik ez emateko eskatzen dute.

Eroskik batutakoaren %20

Kaxak ipiniko dituzte kontsumitzaileen ekarpena batzeko eta Janari Bankuko boluntarioak ere egongo dira, laguntza eskaintzeko. Bestalde, Eroski Fundazioak iragarri du eurek ere egingo diotela ekarpena kanpainari: kontsumitzaileek emandako kiloen arabera, %20 gehituko du fundazioak.

Janariak biltzeko kanpaina hori beteranoa da gurean. Aurtengoarekin egingo duten 25. aldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak