Jaitsiera faseko lehenengo lehia irabazi egin du Arrasateko taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko martxoaren 8a

Pozik zeuden atzo jokalariak eta zaleak Iturripeko kantxan. Tabirakori 81-79 irabazi ondoren, Javi Zurbanoren mutilek jaitsiera faseko lehenengo bi puntuak lortu dituzte.

Partidua oso gogorra izan zela azaldu digu Peio Urreta delegatuak: "Tabirako goian egote moduko taldea da, hortaz haien aurka irabaztea oso garrantzitsua izan da". Jokalariak lehian sartuta egon ziren une oro; gainera, garaipenak goian mantentzeko itxaropena piztu du jokarien artean. Datorren astean Getxora egingo dute bisita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak