Jai berezia, lagunarte berezi bat aurkezteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ira. 15a, 17:40
'Beste bat!' lagunartearen jaia izango da zapatuan gaztetxean taldea ezagutzera emateko helburuz. St. Pauli klubaren filosofiaz bat egiten duen taldea da eta oro har, arrasatearrez dago osatuta. Hala ere, Bizkaiko, Nafarroako eta Alemaniako kiderik badago. 22:30ean hasiko da jaia: hiru kontzertu, punk-rocka nagusi eta garagardo faltarik ez.

Alemaniako Lehen Mailan –Bundesliga– lehiatzen ari den futbol talde baten lagunartea aurkeztuko dute bihar gaztetxean. Beste bat! izena hartu dute, lagunarteko kideek diotenez, "beste gol bat, beste kantu bat, beste garagardo bat..." aldarrikatzeko. St. Pauli klubak sortzen dieten zirraragatik elkartu dira, klub ezberdina delako. Bizitza eredu alternatibo baten inguruan sortutako kluba, hain zuzen.
Taldeko kide batzuek ezagutzen dute Millerntor estadioan izaten den giroa; beste batzuek, ordea, ez. Hala, asmoa da urtero behin Hanburgora joan eta partidu bat bertatik bertara jarraitzea.

Arrasate eta Berlin
Taldea ezagutzera emateko jaia bihar egingo dute, 22:30ean hasita. Punk-rocka izango da nagusi: Arrasateko Dirty Brothers eta A.M.D. taldeak eta Pascal Briggs musikari alemaniarrak zuzentzen duen Berlingo District taldea izango dira agertokian. Sarrera hiru euro izango da. Antolatzaileek musika taldeen eta gaztetxearen laguntza eskertu gura izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak