Jabetze eskolen II. jardunaldia, emakumeen aurkako indarkeriaren gainean hausnarketa egiteko

Usoa Agirre 2009ko azaroaren 19a

Datorren astean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, Gipuzkoako Jabetze eskolen II. Jardunaldia egingo da Eibarren azaroaren 28an, zapatuan. Gipuzkoako beste Jabetze eskolekin batera antolatu du jardunaldia Arrasatekoak. Parte hartzeko, Arrasteko Emakume Txokoan eman behar da izena, azaroaren 26a baino lehen.

Azaroak 28, zapatua, Eibarko Portalea eraikinean. Egitaraua:

10:00-11:30 Mahai-ingurua: Emakumeenganako indarkeria: argipenak
Hizlariak:

  • Norma Vazquez Garcia: "Zer adierazi nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten dugunean?"
  • Miren Ortubai Fuentes: "Genero-indarkeriaren aurka babes osoa ala babes penala?"

11.30-12.00 Kafea
12:00-13:00 Tailerrak

  • Autodefentsa feminista (Isa Bernal Gallastegi)
  • Tratu onak sustatuz (Edurne Mendizabal Tolosa)
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako herri plataformak: parte-hartzearen eta ekintza politikoaren eredu. (Ermuko eta Arrasateko Plataformen kideak)

13:00-13:30 Plenarioa (tailerren konklusioak)
13:30-14:00 Klownklusioak (Virginia Imaz Quijera)

Izena emateko

Bertan parte hartu nahi duzuenok azaroaren 26a baino lehen eman beharko duzue izena Arrasateko Emakume Txokoan. Izena emateko, hiru bide dituzue:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak