Izenematea zabalik dago Udalak publikoki deitu dituen hamar lanpostuetarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 19a, 13:45
Egubakoitzean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean Arrasateko Udalak deitutako funtzionario postuen hautaketa prozesuen iragarkia. Eta lanpostu horien behin betiko oinarriak martxoaren 25ean eman ziren aditzera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Hala, funtzionario finkoen artean 19 lanpostu eskaintzea onartu zuen udal gobernuak urtarrilean; horietatik 16 publikoki deitu dituzte eta beste hiru barne promozioaren bitarteaz –oraingoz bideratu diren hautaketa prozesuak ondoko taulan dituzue ikusgai–. Denetariko lanpostuak eskaini dituzte: irakasle, udaltzain edo peoi, besteak beste.

Deialdi libreen oinarri arauak eta lanpostuen gaineko informazio guztia udal webgunean kontsulta daiteke: www.arrasate-mondragon.net. Hala ere, ez da hori lanpostuen gaineko informazioa jasotzeko aukera bakarra: BAZen ere jaso daiteke informazioa.

Internetez ere, lehenengoz

Interesatuak maiatzaren 6a baino lehen egin beharko du lan eskaera. Eta oraingoan berritasun nagusia da lan eskaera egin gura duenak etxetik mugitu barik egiteko aukera izango duela. Izan ere, Udalak lan eskaera Internetez ere egiteko aukera abiarazi du. erosoagoa izan dadin. Beraz, udal webgunean sartu, eskatzaileak interesatzen zaion lanpostuaren gainean klikatu eta bere curriculuma hor bertan bete ostean bidali egin behar du, besterik ez. 

Deialdi berriko lanpostuak

Deialdi libre arrunta

  • Administrazio Orokorreko teknikaria (Aukeako gerentea)
  • Administraria.
  • Ingurumen Eskolako irakaslea.
  • Obretako ikuskatzailea.
  • Bi udaltzain.
  • BAZeko agentea.
  • Ehorzlea.
  • Peoia.

Deialdi librea

  • Administrazio Orokorreko teknikaria (Gizarte zerbitzuetako burua)
  • Hiru gizarte langile.

Barne promozioa

  • Kultur programatzailea.
  • Obra lantaldeko burua.
  • Udaltzain Lehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak