Itziar Lamarain izango da PPren hautagaia alkate izateko

Txomin Madina Milikua 2007ko mar. 20a, 17:42
Gaur jakitera eman dutenez, Itziar Lamarain izango da berriz ere Alderdi Popularrak Arrasateko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Koherentzia agindu du, eta egindako proposamenen artean, zaharren egoitza berria eraikitzearena dago.

Laugarren aldia izango da PP Arrasateko alkatetzara aurkeztuko dena, eta bigarren aldiz Itziar Lamarain izango da zerrendaburua. Azken legealdian egindako lana errepasatu du Lamarainek, eta aurrera begira Arrasaterako dituen proposamenen berri ere eman du: "Hirugarren adinekoendako egoitza berria martxan jartzea da proposamenetako bat, Iturbide egoitzan sartzeko zain dagoen jendea sartu ahal izateko".

Behin baino gehiagotan salatu ditu Itziar Lamarainek Arrasateko udalean dauden zenbait alderdiren oportunismo eta iritzi aldaketak. Zentzu horretan, koherentzia izan da bere lana defendatzeko erabilitako hitza: "Koherentziaz eta aldaketarik gabe lan egitea defendatzen dut nik. Ez dugu gorabeherarik, ez gara gauetik goizera zuritik beltzera pasatzen. Gure lana Arrasate hobe eta aske baten alde egiten dugu".

Arrasateko udalerako aurkeztuko diren alderdi popularrekoek osatutako zerrenda oraindik osatu gabe badago ere, datorren martxoaren 26 baino lehen erabakita izango dute zeintzuk aurkeztuko diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak