Itziar Lamarain: "Aurrerapausoak txikiak dira, ahalegindu arren"

Ubane Madera 2008ko uztailaren 24a

Ordezkaritza bakarra duten oposizioko alderdiei dagokienez, Itziar Lamarain popularrak azpimarratu du aurtengo gertaerek geldialdi handia ekarri dutela udal gobernuaren jardunean. Eta horren ondorioz, eman diren aurrerapausoak txikiak izan direla.


"Duda barik, udal taldearen aldaketak geldialdia ekarri zuen. Udala ez zen hasi funtzionatzen urrira arte, EB-Zutik eta EAEren artean adostasuna lortu arte; gainera, zailtasunekin. Gero ibiltzen hasi zen, oso bizkor ez, baina erraza ere ez zen.

Baina Isaiasen erailketa izugarriak eta Inoren atxiloketak beste geldialdi bat ekarri zuten. Gertaera guztiek –gogorrena Isaiasen erailketa, duda barik– geldialdi izugarria ekarri dute.

Esan dezakegu zinegotzien aldetik aurrera egiteko ahalegina izan den arren, aurrerapausoak txikiak izan direla; gurako nuke gehiago egitea, agintaldiak laster bukatzen dira-eta.

Proiektu mordoa ditugu lehenagotik datozenak geldi: Ferixalekuko igogailuak, Musika Etxearekin ez dakigu zer egin eta beste mordoxka bat; intentzioa ipini arren, ikusi dugu aurreko agintaldian gauza asko ezkutatu zizkigutela.

Ezin dut balorazio erabat positiborik egin. Bakarrik diot nire asmoa lan egitea dela eta asmo bera izaten jarraitzen dudala. ".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak