Itxungi irratiaren aldeko 'Itxungi Rock' musika jaialdia izango da aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko ira. 17a, 18:01
Gaztetxeko Itxungi irrati librearen aldeko 'Itxungi Rock' jaialdia izango da aste bukaeran, gaztetxean. Egubakoitzean eta zapatuan, musika oldarkorrak ez du etenik izango. Izan ere, bederatzi musika talde pasako dira gaztetxeko agertokitik.

Gaztetxeko Itxungi irrati librearen aldeko Itxungi Rock jaialdia izango da aste bukaeran, gaztetxean. Itxungi irratia Arrasateko gazte talde batek sortu zuen, eta diotenez, "herriak gura duena esateko sortua" da. Bestalde, gaineratu dute "betiko gauzez aspertuta gaudenez, komunikabide zabal eta ezberdin bat sortzea" erabaki dutela: "gure gauzak esan ahal izateko", finean.

Bederatzi talde gaztetxean

Gaur eta bihar, musika oldarkorrak ez du etenik izango. Izan ere, bederatzi musika talde pasako dira gaztetxeko agertokitik. Oro har, punk rock eta oi! doinuak izango dira nagusi. Hauek dira taldeak: egubakoitzean, Disorders, Material Rechazado, No hay solucion eta Plan B; eta, zapatuan, Klinesa ta kaka arrastua komunzuluan, Friday's Crew, Johnny Gerriwelt, Aggressive Combat eta Last Strenght. Arrasateko Trullo y sus zurullos taldeak ere hartu behar zuen parte jaialdian, baina azken orduko eragozpenengatik gitarra joleetako batek ezin izango du jo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak