Itxungi irrati libreari beste bultzada bat ematera dator 'Itxungi Rock', zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ira. 6a, 20:30
Itxungi irrati librearendako dirua lortzea helburu, 'Itxungi Rock' jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da zapatuan. Zazpi taldek hartuko dute parte 18:00etan hasiko den rock maratoian. Gaztetxean izango da jaialdia, nola ez, eta sarrera hiru eurotan jarri dute.

Itxungi Rock jaialdia bueltan dator. Iaz antolatu zuen lehenengoz AGAKOk, gaztetxean gauzatu gura duten proiektu baterako: Itxungi irratia librea, hain zuzen. Iaz aste bukaera osoa iraun zuen jaialdiak eta egubakoitz zein zapatuan izan ziren kontzertuak. Aurten zapatuan izango dira emanaldi guztiak; zazpi guztira: Never Surrender –Arrasate–, Las Flujo –Bartzelona–, Plan B –Donostia–, La otra cara del rock –Arrasate–, Interprete Desconocido –Arrasate–, CC-627 –Oñati eta Arrasate; euren lehen kontzertua izango da– eta La banda del abuelo –Arrasate–; zazpitik bost Debagoienekoak dira. Sarrera hiru eurotan jarri dute.

"Laster" airean
Egun Itxungi ez dago airean, baina "laster" emititzen hasiko direla jakinarazi digu irratian diharduen kide batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak