Itxita dago oraindik Bizkaia etorbideko igogailua

Miren Manias 2010eko abuztuaren 23a

Oinezko pasabidearekin lotu gura dute igogailua eta obretan dabiltza oraindik. Langile batek azaldu digunez, gutxienez, datozen bi asteotan ere itxita egongo da seguruenez. Domekan zabaltzea zen hasierako asmoa baina obrak atzeratu egin dira. Obegisa dabil lanok egiten 257.245,71 euroko aurrekontuarekin. 12 metro luzatuko dute, eta dorretxo bat egokituko dute igogailuaren goialdean. Modu horretan, Bizkaia etorbidea eta Larragain kalea lotuta geratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak