Audientzia Nazionalak EAE eta EHAKren jarduera legez kanpo uzteko prozeduraren aurrean, Arrasateko Ezker Abertzaleak hainbat mobilizazio egin ditu astean.
Horrekin lotuta, gaur, egubakoitza, itxialdia deitu dute Arrasateko Udaletxean. 20:00etarako egin dute hitzordua eta EAEko zinegotziez gain, gura duten herritar guztiek pasa ahal izango dute gaua udaletxean, elkartasuna adierazteko eta ilegalizazio erabakia salatzeko.
Bihar, zapatua, berriz, prentsaurrekoa egingo dute Herriko Plazan, 13:00etan. Eta horren ostean, giza katea egingo dute.