Tokiko Gobernu Batzarra, gaur
Bestalde, gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean landuko dute, baita ere, Udaltzaingoaren egoitza berriaren gaineko gaia. Gogora ekarri beharra dago Udaltzaingoak egoitza berria izango duela Nafarroa Etorbidean. Udalaren asmoa da egokitzea INEM-en bulegoen pareko eraikinaren zati bat, biribilgunearen ondoan dagoena. Hala, eraikin hori egokitzeko obrak adjudikatzea proposatuko dute gaur arratsaldeko batzarrean.Adjudikazio kontuekin jarraituz, gaur proposatuko dute, baita ere, Uribarriko erretiratuen etxeko tabernako atezain zerbitzua adjudikatzeko prozedurari hasiera ematea.
Horrez gainera, bestelakoen artean, obra kontuak ere berbagai izango dituzte gaurko batzarrean. Hain justu ere, San Frantzisko elizako teilatua berritzeko proiektua eta hari dagozkion obrak izango dituzte berbagai. Bukatzeko, Kanpantzar harrobia dela-eta, 2007ko lehen seihilekoaren zintza planaren txostena aurkeztuko dute.