10:30ak inguruan joan da argia Arrasateko zenbait gunetan, Iberdrolatik jakinarazi dutenez, Iturriotz kalean izan diren arazo batzuen ondorioz. Argindarra joatearekin batera, telefono finkoak ere ez dabiltza. Iberdrolakoen esanetan, 14.30ak ingururako gauzak bere onera bueltatzea aurreikusten da.