Iturbideko zuzendaritzak egoera berria aztertuko du, zer egin erabakitzeko

Ubane Madera 2009ko api. 24a, 13:29

Martitzenean udal eta langileen ordezkariak batzartu ziren; amaieran, bi aldeen arteko kontraesanak agerian geratu ziren. Beraz, momentuz, egoerak bere horretan dirau. Baina errealitatea bestelakoa da.

Jarraipena izan du asteon Iturbide egoitzako ika-mikak: martitzenean batzarra udal ordezkari eta azpikontratatutako langileen ordezkarien artean eta atzo (eguena),ezustekorik ezean, Iturbideko zuzendaritza  elkartu zen. Kontuak kontu, momentuz egoerak berdin dirau eta kontraesanak dira nagusi.   

Langileek diotena

Izan ere, orain egoitzako langileek diote "Udalaren azken proposamena" onartu egin dutela eta falta den bakarra dela proposamen hori zela gauzatu zehaztea. Are gehiago, apirilaren 29an hori finkatzeko batzarra izango dela ere iragarri dute.

Udal ordezkariek diotena

Aldiz Iturbideko langileek onartu gura duten proposamena baliogarria zen Untza enpresak zerbitzu ematen zuen bitartean, orain, aldiz, errealitatea bestelakoa da eta egoera aztertu beharra dago. Hala argitu du Yolanda Perez de Arenazak, Iturbideko lehendakariak: "Proposamen hori bota genuenean, egoera bestelakoa zen: bazegoen enpresa. Orain, enpresarik ez egotean, (apirilaren 7an komunikatu zuen Untzak ez duela zerbitzuarekin jarraitu behar) Udalak egoera berria aztertu behar du. Gainera, egoitzako zuzendaritza batzordeak ez du proposamenik egin oraindik".

Izan ere, Iturbideko lehendakariak azpimarratu gura izan du kontu honetan azkeneko berba Udalak izan arren, lehenengoa zuzendaritza batzordeak duela eta oraindik ez duela proposamenik egin; baita ere jakinarazi du alderdi politikoetako ordezkari banak osatzen duela Iturbide egoitzako zuzendaritza batzorde hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak