Iturbideko azpikontratatutako langileek osokora eraman zuten protesta

Ubane Madera 2009ko mar. 6a, 13:32
Aretoan udalbatzarkideak, kazetariak eta Iturbide egoitzako azpikontratatutako langileak izan ziren atzoko batzarrean; azken horiek protestan, euren lan baldintzen hobetzea aldarrikatzeko. Labur esanda, eskatzen dutena da Iturbide egoitzan eurekin batera lanean diharduten udal langileen lan baldintzekiko ekiparazioa.

Gogoan izango duzuen moduan, badira pare bat aste eguerdiro Iturbideko azpikontratatutako langileak Herriko Plazan elkartzen direla, udaletxe aurrean protesta egiteko.

Bada atzo iluntzean udalbatzarrera eraman zuten euren protesta; eta horren harira, Ander Rodriguez, EB-Zutik koalizioko bozeramaileak elkartasuna erakutsi zien langile horiei.

Gauza bera egin zuen Ino Galparsoro alkateak. Azken horrek azpimarratu zuen momentuz ez dutela adostasunik lortu Udalak eta Iturbideko langileek, baina beste planteamenduren bat aurkeztuko balute, hura aztertuko luketela eta Udala gertu dagoela “esfortzu handia” egiteko egoerari konponbidea emateko. 

Iturbideko langileei berba egiteko aukera eskaini zien alkateak, baina langileek ez zuten berbarik egin. 

Makatzenako lokalak

Puntu horrez gainera, landutakoen artean bat edo bat aipatzearren, Makatzena inguruarekin lotutako puntu bat aipa daiteke. Hain justu ere, atzo jakinarazi zuten-eta Makatzena inguruan dauden lokal komertzialetatik etxebizitza moduan erabil daitezkeenen zerrenda Udalean dagoela, herritarren eskura. Beraz, norbaitek kontsultatu gurako balu, Hirigintza Sailean eska dezake hilabetez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak