Iturbide egoitzako langileen baldintzak hobetzeko akordioa adostuta

Ubane Madera 2010ko mar. 23a, 12:12
Iturbide egoitzan azpikontratatuta dauden langileen lan-baldintzak hobetzeko akordioa lortu dute. Alternatiba-Zutik koalizioak jakinarazi du joan den eguenean lortu zutela akordio hori egoitzako errektore batzordean; izan ere, eta koalizioak berak gogora ekarri duen moduan, aurtengo aurrekontuetan eurek aurkeztutako emendakinetako bat zen hori.

Lortutako akordioari esker, hiru aldaketa egingo dituzte: batetik, zerbitzua homogeneizatu egingo dute; bestela esanda, aurrerantzean langile kopuru berak jardungo du aste barruan zein asteburuan.

Bestetik, egoitzaren bigarren solairuan, nagusiek atentzio handiagoa behar duten solairuan, handitu egingo dute laguntza ordu kopurua, eta egunero bi ordu gehiago egingo dituzte. Eta hirugarrenik, ezustekoak eta ez ohiko beharrak asetzeko Ordu Poltsa sortuko dute. 

Zerbitzuaren kalitatea hobetu

Alternatiba-Zutik koalizioak jakinarazi du joan den eguenean lortu zutela akordio hori egoitzako errektore batzordean; izan ere, eta koalizioak berak gogora ekarri duen moduan, aurtengo aurrekontuetan eurek aurkeztutako emendakinetako bat zen hori. Ander Rodriguez zinegotziak azpimarratu du “akordio horrekin langileen baldintzak hobetuko dituen aldarrikapenari erantzuna emateaz gainera, Iturbide egoitzan nagusiei ematen dieten zerbitzuaren kalitatea hobetu egingo” dela.

Beste hiru ekimen aplikatzeko

Bestalde, Alternatiba-Zutik koalizioak gogora ekarri du taldeak aurrekontuetan aurkeztutako eta diru-partida baduten beste hiru ekimen oraindik aplikatzeko daudela; bata da etxez etxeko laguntza zerbitzua bost orduan handitzea; beharrak dituztenendako eta nagusiendako etxez etxeko janari zerbitzua sortzea eta Herritarren Partehartzerako diagnostikoa eta zuzendaritza plana egitea. 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak