Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 24an ekin zuten grebari eman diote amaiera Iturbide egoitzako langile azpikontratatuek. Untza enpresako langile azpikontratatuek udaletxeko langileen lan baldintza eta soldata berdinak eskatzen bazituzten ere, ez da horrela izango. Udalak, lau urteren buruan, soldata %30,65 igotzea eskaini die langileei. Baita urteko kontsumo prezioen indizea eta udaletxeko langileei aplikatzen zaizkien igoerak ere linealki, eurei aplikatzea. Hala, bukatutzat ematen dira, Iturbide egoitzako langile azpikontratatuen eta udalaren arteko desadostasunak.