GI-627 errepidean izan da ezbeharra, hain zuzen ere 35,850 kilometroan, Arrasateko saihesbidea JMA lantegiaren paretik pasatzen den puntuan.
BI suhiltzaile kamioi gerturatu dira bertara, baina azkenean hilik atera dute autoko gidariaren gorputza, esan bezala, emakumezkoa. Ondoren, ertzainek inguruak eta autoa aztertzeari ekin diote, istripua zer dela eta gertatu den jakiteko.
Saihesbidearen bi karrilak itxi dituzte, eta Arrasatetik Aretxabaleta bidera doazen autoak, herri barrutik desbideratu. Ordua konplikatu xamarra zen asko lanetik bueltan zetozelako, baina auto-iladak egon diren arren, ez da aparteko arazorik egon.