Istripu simulazioa Olandixoko tunelean

Ubane Madera 2010ko eka. 23a, 11:54
Autobus baten eta bi automobilen arteko istripu simulazioa egin behar dute gaur goizean Olandixoko tunelaren barruan. Bi automobilek, gainera, su hartuko dute istripuaren ondorioz.

Oso ikusgarria izango da simulazioa, erakunde mordoak parte hartuko duelako; adibidez, eta osasun arloari dagokionez, parte hartuko dute Oñatiko eta Elgoibarko medikalizatutako bi anbulantziak, Arrasate, Bergara, Legutio eta Eibarko bizi-euskarri oinarrizko lau anbulantziak, helikoptero medikalizatu batek, eta besteak beste, Arrasateko ospitaleak. 

Eta horiekin batera, parte hartuko dute Gipuzkoako suhiltzaileek, SOS Deiak-ek, Ertzaintzak, Arrasateko Udaltzaingoak, Tunelen kudeaketaz arduratzen den erakundeak, eraikuntza enpresako ordezkariek eta besteak beste, instalazioen mantenu arduradunak.

Biktima ugari dituen istripua

Simulazio horren arrazoia da gure inguruan ez direla oso ohikoak biktima ugari eragiten dituzten istripuak. Gaurko kasuan, Olandixoko tunelean harrapatuta geratuko dira hiru ibilgailuak, eta istripua izan duten pertsonen egoera desberdina izango da.

Koordinazioa

Simulazioan egin beharko dutena da kobertura sanitarioa antolatu, parte hartu behar duten erakunde guztien arteko koordinazioa bideratuz. Indarrean jarri beharko dute Biktima Ugari dituen Istripuetarako Plana. 

Beraz, ingurutik pasatzen bazarete eta larrialdietako argi eta bestelakoak ikusi, kontuan izan horixe, simulazioa besterik ez dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak