Istripu arina, Eroski hipermerkatuaren biribilgune inguruan

Ubane Madera 2010eko urriaren 26a

Azken ordua (08:56): Autoak bidetik erretiratuta, Arrasate sarrerako errepidea zabalik eta inolako arazo barik dago.

Istripu arina gertatu da Arrasateko sarreran, Eroski hipermerkatuaren biribilgunea baino metro batzuk lehenago. Lekukoen arabera, automobil bat dago errepide horrek dituen bi erreietako bat okupatzen. Badirudi txapa istripua izan dela. Udaltzaingoa dago zirkulazioa bideratzen, beraz, komeni da kontuz eta poliki ibiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak