Orain gutxi Israelek Gazara laguntzaz beteta zihoan itsasontzi bati egindako erasoa hizpide izan zuten palestinarrek. Jerusalemek nazioartearekiko izandako errespetu falta izugarria izan dela salatu zuten. Palestinarrentzat Israelek akats handia egin du, eta ondorio guztien ardura hartu beharko lukeela adierazi zuten.
Emakumeen egoeraz ere jardun zuten eta, hizlarien arabera, okupazio israeldarraren eragina bikoiztu egiten da horien kasuan. Aipatutako adibideen arabera, Israel Gazako mugan eraikitzen ari den hormaren ondorioz, emakumeek ez dute eskolara joateko aukerarik, ez eta ospitalera joateko aukerarik ere. Kasu askotan, kalean erditu behar izaten dutela ere adierazi zuten.
Horregatik, Israelen jarrera kondenatu dezala eskatu zioten nazioarteari.