Isaias Carrascori omenaldia Zamoran

Usoa Agirre 2008ko irailaren 23a

Domekan omenaldia egin zioten Isaias Carrasco, orain dela sei hilabete ETAk tiroz hil zuen Arrasateko zinegotzi sozialista ohiari, gurasoen jaioterrian, Morales de Toro herrian, Zamoran. Carrascoren familia bizi den kalean, plaka bat ipini zuten haren omenez. Han izan ziren, besteak beste, Gipuzkoako PSE-EEko presidente Manuel Huertas, Arrasateko PSE-EEko idazkari Paco Gartzia, Morales de Toroko alkate Luis Segovia eta Isaias Carrascoren alarguna, seme-alabak eta ama.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak