Isaias Carrascori omenaldia, bigarren urteurrenean

Ubane Madera 2010ko mar. 2a, 12:43

Oraingo domekan bi urte beteko dira Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohia hil zutela Arrasaten. Eta domekan bertan omenaldia egingo diote alderdikide eta senideek, Carrasco hil zuten leku berean.

San Andres auzoan, Isaias Carrasco bizi zen etxe aurrean egingo dute lore eskaintza, domeka eguerdian. Parte hartuko dutenen artean Sandra Carrasco alaba izango da eta Iñaki Arriola, Gipuzkoako alderdi sozialistako idazkari orokorra.

Etxe aurrean hil zuten

Isaias Carrasco 2008ko martxoaren 7an hil zuten, etxetik irten eta lanera joateko autoa hartzera zihoala. Hiru tiro bota zizkioten. Ustez, domekan Normandian atxilotu zuten Beñat Aginagaldek hil zuen. Azken atxiloketa horren harira, Paco Gartziak, Arrasateko alderdi sozialistako kideak hainbat komunikabidetan adierazi du Carrascoren benetako hiltzailea atxilotu dutela konfirmatzen denean ospatzera joango direla. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak