Isaias Carrascoren hil kapera udaletxeko pleno aretoan egongo da biharko hiletara arte

Jon Berezibar 2008ko martxoaren 7a

Iluntzeko 21:30ean ipiniko dute gaur tiroz hildako zinegotzi sozialista ohiaren hil kapera Udaletxeko pleno aretoan familiak hala eskatuta. Bihar izango da hileta San Juan Batailatzailearen parrokian 17:00etan. Protesta ekitaldiak ere deitu dituzte: lehenengoa, bihar 12:00etan, Herriko plazan kale agerraldia egingo dute; eta bigarrena, manifestazioa, astelehenean 19:00etan. Bozeramaileen batzordeak adostutako deialdia da, EAE ez beste alderdien oniritziarekin. Dena den, momentuz, Udal Gobernua ez dela desegin jakitera eman dute, EB-Zutik, gobernuko kideek.

Aipatutako adostutako testuan, Bozeramaileen Batzordeak "erabat" gaitzetsi du "hilketa doilorra". Horrez aparte, gaur izan dira hainbat zurrumurru EAEk eta EB-Zutik kolaozioak osatutako udal gobernua apurtu egin dela baina Ander Rodriguezek – EB-Zutik koalizioko bozeramaileak – Goienari ezeztatu egin dio hori. Hark adierazitakoaren arabera Eusko Abertzale Ekintzak egingo duen balorazioaren zain daude erabakia hartzeko.  Bihar osoko bilkura egongo zelako zurrumurrua ere zabaldu den arren udal iturriek hori ere ezeztatu egin dute eta aditzera eman alderdi sozialistako kideak alkatearekin batzartuko direla plenoaren eguna zehazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak