Udaletik bidalitako abisuaren arabera, Bosniatik umeak ekartzeko proiektu baten gaineko informazioa erabilita, diru eske dabiltza gizonezko batzuk baserriz baserri Arrasateko Udalaren izenean. Are gehiago, Udalaren zigilua duen paper bat eta guzti aurkezten dute.
"Udaletik esan behar duguna da hori ez dela egia, eta pertsona horiek ez direla Udalekoak, iruzurgileak baizik", aditzera eman dute Biztanleen Arreta Zerbitzutik. Eta herritarrei esan gura diete horrelako iruzurgileen aurrean kontuz ibiltzea komeni dela eta "ez edukitzeko inolako zalantzarik edozein unetan Udaltzaingora deitzeko". Telefono zenbakia da 943 25 20 10