Iruzurgile bat dabil etxez etxe berogailu-teknikaria delakoan

Jon Berezibar 2010eko urtarrilaren 8a

Arrasateko udaltzaingotik oharra zabaldu dute abisatuz iruzurgile bat pertsona nagusien etxeetan sartzen dabilela berogailuen teknikaria dela esaten. Emakume edadetu baten salaketa jaso dute dagoeneko udaltzainek eta haren azalpenen arabera gizonezko bat etxera joan zaio berogailua ikusi beharra daukala esanaz. Asko insistitu eta gero, itxuraz errebisioa egin eta 100 euro eskatu dizkio andreari. Dirua eskuan, tele-asistentzia gailua deskonektatu eta alde egin du iruzurgileak. Horretaz jakinarazi eta edozein salaketa eta zalantzarako Udaltzaingoaren telefonora jotzeko eskatu dute: 943791439 edo 112 (larrialdiak)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak