Irujo eta Beroiz 22-17 nagusitu dira

Goiatz Arana Begiristain 2009ko eka. 21a, 23:23
Lehen eta bigarren mailetako buruz buruko txapeldunek pronostikoak bete dituzte.

Irujok eta Beroizek 22-17 menderatu dituzte Gonzalez eta Pascual, arratsaldean, Uarkapen. 53 minutuko partiduan, sakez, tanto bat egin du Irujok eta bi Gonzalezek; jokoan, 12 egin ditu Iberokoak eta 5 Gonzalezek. Markagailua berdinduta egon da hainbat momentutan, baina Gonzalez-Pascual bikoteak momentu bakar batean ere ez du lortu aurretik jartzea. Lehen eta bigarren mailetako buruz buruko txapeldunak faborito ziren Arrasaten, eta pronostikoak bete egin dira. Uda honetako modako bikotea izango da, askotan ikusiko ditugu elkarrekin, seguruenik.
 
Oporretatik bueltan, Irujo frontoian ikusten genuen bigarren aldia izan da gaurkoa eta ikusmin handia sortu du: sarrera polita izan da Uarkapen eta gaztetxoak atzetik ibili zaizkio.

Del Rey ere, bikain


Partidu estelarraren aurretik, beste bi bikotek neurtu dituzte indarrak eta, horretan, Del Reyk eta Galarza VI.ak 22-20 irabazi diete Berasaluze IX.ari eta Urberuagari. Maila ona eman dute laurek eta partidu gogorra izan da oso, baina Del Reyk eman du sorpresa: tanto politak egin ditu eta, horri esker gehienbat, kasu honetan, aurreikuspenak ez dira bete: Berasaluze IX.a eta Urberuaga ziren faborito, baina 20 tantotan geratu da bikotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak