Irrati eguna egin zuten Bedoñan

Usoa Agirre 2009ko uzt. 13a, 12:10
Arrasate Irratizale Kultur Elkarteko bazkideak Bedoñan elkartu ziren domekan urteroko irrati eguna ospatzeko. Ekipoak Bedoñara eramatea erabaki zuten bertan irrati kontaktuak egiteko baldintza "ezin hobeak" daudelako.

Hinbat aparailu probatu zituzten: 3 igorgailu eta 4 antena. Egunean bertan, uhinak bidaltzeko baldintza eskasak izan zirela aipatu zuten elkarteko kideak eta uste baino kontaktu gutxiago lortu zituztela. Hala eta guztiz ere, Murtzia, Katalunia, Balear irlak, Andaluzia eta Logroñoko irratizaleekin solasaldiak egiteko aukera izan zuten. Eta penintsulatik kanpo, Kroazia eta Italiako bi irratizalerekin kontaktua egitea lortu
zuten.

Urtero, uda partean, bailarako hainbat lekutara joaten dira elkarteko kideak, Arrasate mendiz inguratuta dagoenez, zaila baita Erguin kalean duten lokaletik bertatik irrati bidezko kontaktuak egitea. Elkartekoen esanetan "egun oso interesgarria izan zen eta bertatik pasatu zirenei gure zaletasunaren berri eman genien".

Eskerrak eman nahi izan diete Arrasateko udalari eta Bedoña auzoko alkateari "gure zaletasuna aurrera eramateko ez baitigute oztoporik jarri". Dagoeneko badabiltza hurrengo irrati eguna prestatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak