'Irla izan' aurkeztuko du zapatuan Anarik, Amaia antzokian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mar. 4a, 20:55
Musikari azkoitiarrak 2009ko urrian kaleratu zuen diskoaren aurkezpena zapatuan helduko da Arrasatera. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera 10 euro ordaindu beharko da.

Martxoak 8aren atarian zuzeneko ezin hobea da Anarirena. Arrasateko Udaleko Kultura Sailak aspalditik ekarri gura zuen artista azkoitiarra Amaia antzokira, gurean disko berria aurkez zezan. Hala ere, adierazi dutenez, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan badator, "askoz hobeto". Izan ere, aldarrikapen eguneko egitarauaren barruan sartu dute Anariren kontzertua. Baina taldekideek jakinarazi dutenez, biharko kontzerturako ez dute Emakumeen Egunarekin lotutako ezer berezirik aurreikusi. Horrek, baina, ez dio emanaldiari interesgarritasunik kentzen.

Sentimendu eragile
Anari ez da musikari oparoa. Diskoak ekoizterako orduan diskogintzan eman ohi den erritmoa ez du beste hainbat musikarik moduan errespetatzen. Hau da, ez du une zehatzetan diskoa ateratzen. Jarraikortasun horren faltak, baina, ez du eragozten diskoa ateratzen duenean Anariren izena nonahi agertzea. Haren material berriak erakarri egiten du, finean, haren ahotsaren sakontasunak hamaika sentimendu sorrarazten dituelako.

45 minutu inguruko bidaia
Hamar kantu ditu Irla izan diskoak; 45 minutu inguruko bidaia. Grabaketa eta nahasketa Karlos Osinagarekin egin dituzte, Garate estudioetan. 2009ko urrian kaleratu zuten eta hamaika lekutan aurkeztu dute diskoa. Eta oraindik ere aurkezpen bira luzea geratzen zaie...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak