Iritsi da Arrasatera ESAITek antolatutako mendi martxa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abuztuaren 4a

Arrasaten amaitu da mendi martxaren laugarren etapa. Uste baino zertxobait beranduago iritsi dira mendizaleak; guztira ia 100 lagun. Biteri plazan egin diete ongietorria. Ondoren, berba batzuk esan dituzte Larraitz Madariaga Arrasateko elkarlaneko kideak eta Oihana Aranburu jarduneko alkateak. Uarkapen dutxa hartu ondoren, afaria egin dute Biteri plazan.

Euskal selekzioaren aldeko oihuak entzun dira mendizaleak Portaloitik Biteri plazara sartu direnean. Abuztuan gaudela kontuan hartuta, jende dezente hurbildu da ongietorria egitera. Txalo artean hartu dituzte mendi martxa egiten dabiltzan ia 100 lagunak.

Afari herrikoia

Ongietorriaren ondoren Uarkapera joan dira mendizaleak dutxa hartzera; eta, ondoren afari herrikoia izan dute Biteri plazan bertan.

Bihar, Elorriora

Bihar Elorriorako bidea hartuk dute parte-hartzaileek. Hasiera batean 9:00etan irtetea zen asmoa, baina azken momentuan 8:00etara aurreratu dute irteera ordua.

Mendi martxa abuztuaren 8an amaituko da Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak