Zatika joango dira egokitzapenak egiten. Hirigintza sailetik jakinarazitakoaren arabera, 2006ko irailean abiarazi zuen Udalak ekimena eta urrian esleitu zioten proiektua idaztea Bizgorre S.L. enpresari. Enpresa horrek aurkeztu du plan berria dagoeneko eta atzo jaso zuen onespena.
Lehengo plana, zaharkitua
Udalak lehenagotik ere bazeukan irisgarritasun plana baina zaharkitua geratu zen. Horrez gain, Jaurlaritzak ere lege berria sortu du eta hori guztia kontuan izan da Udalak erabaki zuen plan berria behar zela.Plana egiteko herriaren gabeziak aztertu dituzte eta adierazi dute oso plan zehatza dela.