Iraunkortasunerako Trantsizioa: komunitatearen eragiteko gaitasuna azpimarratzen duen mugimendua

Asier Alkorta 2010ko uzt. 7a, 18:06
Atzo Ingalaterrako Transition mugimenduko nazioarteko ordezkariek hitzaldia eman zuten Arrasaten. Bagarak, Huhezik eta Lankik antolatuta, izan genuen munduko hainbat herritan martxan jartzen ari den mugimendu honen berri jasotzeko aukera.

Transition du mugimenduak izena, Ingalaterrako Totnes hirian jaio zen eta poliki-poliki beste hainbat lurraldetara hedatu da. Ben Granwyn izan genuen Arrasaten, Transitioneko Ingalaterrako kidea.

Gizarte aldaketak bultzatu

Petrolioaren gailurrak, petrolio ugari eta merkearen amaierak, eta aldaketa klimatikoak eman die izateko arrazoia trantsizio mugimenduari. Petrolioaren erabilerarekiko mendekotasuna murrizteko eta karbono isurketak gutxitzeko gizarte aldaketak bultzatzen ditu, herria edo komunitatea oinarri hartuta. Banakoen eta nazio-estatuen influentzia eremuetatik haratago, komunitatearen eragiteko gaitasuna azpimarratzen dute mugimendu honetan. 

Ekonomia lokala indartu

Transisioneko kideek diote, orain arte pentsaezinak ziren bizitzeko erak eraman ditugula urte hauetan guztietan zehar eta sostengatu ezin dugun une batetara iritsi garela.

Transisionek gizartea komunitate moduan pentsatzera bultzatzen du eta hainbat proiektu ditu. Energia berriztagarriak analizatzen ibiliko den komunitateko talde bat martxan jartzea, adibidez. Baina helburu nagusia da ekonomia lokala indartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak