Kanpainan Arrasateko AED eta Txatxilipurdi euskara elkarteek, Udal Bibliotekak eta Elkar, Eroski eta Portaloiko kioskoak parte hartu dute. Antzolatzaileak pozik daude horrek izandako harrerarekin. Txatxilipurdiko Eneko Barberenak esan digu lehen urtea izateko, "pozik" daudela izandako harrerarekin: "Euskarazko irakurketan aurrerapausua ematea lortu dugu". Aurreratu digu, horren harira, 90 deskontu bonutik gora banatu dituztela.
Oraindik, esan bezala, bonu horiek gauzatzeko aukera dago. Liburutegian irakurritako euskarazko liburua itzultzerakoan, fitxa bete eta liburuzainak bonua ematen dio irakurleari. Herriko liburu dendetan liburuak erostean hori aurkeztuko du. Euskara elkarteko kide bada, %50eko deskontua izango du bezeroak; bestela, %25ekoa.