Irakasleen lan poltsa eta elektrikarien lan poltsa osatuko dituzte

Ubane Madera 2009ko urr. 5a, 17:39
Uda Euskaltegiko irakasleen lan poltsa osatzeko deialdia egin behar du Udalak; eta baita ere, elektrikari ofizialen lan poltsa osatzekoa. Halakoak eta beste landuko dituzte gaur (astelehena) udal gobernuaren asteroko batzarrean.

Euskaltegiko irakasleen lan poltsaren kasuan, zehaztu dituzte azterketa egunak: urriaren 13an, datorren asteko martitzenean; lehenengo euskara proba egingo dute, 10:00etan, Kulturaten. Eta horren ostean izango dira elkarrizketak. Lan poltsa horretara aurkezteko irakasle ikasketak behar dira, Unibertsitateko Lizentziatura edo Unibertsitateko Diplomatura izan beharra dago.  

Argiketarien edo elektrikarien lan poltsari dagokionez, bihar, urriaren 6an zabalduko dute izena emateko epea. Eta zabalik egongo da urriaren 13ra arte. Biztanleen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak. 

Obrak eta dirulaguntzak

Lan poltsa kontuez gainera, baina, bestelakoak ere aztertuko dituzte udal agintariek gaurko batzarrean. Obrak, adibidez, Santa Teresa kalean 1, 3 eta 5 atarteen aurrekoa aldea berritu gura dute eta proiektua adjudikatzeko proposamena izango dute mahai gainean. 

Bestalde, kale bereko hainbat auzotarren kexuak ere berbagai izango dituzte; kasu honetan, kexu dira Montserrat tabernak eragindako eragozpenengatik, zaratengatik eta orduak ez betetzeagatik, hain justu ere.

Eta beste gairen bat aipatzearren, dirulaguntza kontuak ere landuko dituzte; Emakume Sailari dagokion dirulaguntza deialdia deituko dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak