Irailera arte ez dute zabalduko Abaroa berria

Ubane Madera 2010ko uzt. 29a, 10:54
Herriko nagusi asko deseatzen egongo diren arren, azkenean irailera arte ezin izango dute Abaroa berria estreinatu. Udaleko Gizarte Ongizate Sailetik emandako informazioaren arabera, irailean adjudikatuko dute Abaroako taberna, eta orduantxe zabalduko dituzte zaharren egoitza horren ateak.

Uste baino gehiago atzeratu da Abaroako tabernaren adjudikazioa; hau da, erabakitzea zein izango den taberna horren ugazaba datozen urteotan. Bederatzi eskaintza jaso zituen Udalak horretarako, normalean baino gehiago. Bada, adjudikazioduna zein izango den erabakitzea falta da.

Iraila hasieran

Hori horrela, eta abuztuko oporrak tarteko, irailerako utzi dute adjudikazioa. “Data zehatzik” ez dagoela jakinarazi dute Gizarte Sailetik, baina “iraila hasieran” izatea da aurreikuspena.

Hori bai, bien bitartean Abaroa egoitzako arduradunak ez dira geldi egon, eta Abaroa zaharretik Abaroa berrirako lekualdaketa egiteko aprobetxatu dituzte egun hauek.

Hori horrela, behin Udalak taberna zeini adjudikatu erabaki eta berehala, Abaroa berria zabaltzeko moduan izango dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak