Musikari dagokionez, hainbat dira ditugun aukerak; hitzorduak, irailaren 10, 12, 17 eta 18an dira. Formatu txikiko kontzertuak izango dira, estilo anitzekoak, guztiak akustikoak. Kalitatezko musika doanik gozatzeko aukera izango da horietan. Taularen gainean izango dira, hurrenez hurren, Boat Beam, Audience, Nacho Umbert edo Maderita taldea.
Ingurumenaren astea izango da irailaren 16tik 25era bitartean, eta beraz, orduan izango dira kontzientziazioa helburu duten hainbat ekitaldi. Tartean dago irailaren 22an erakutsiko duten Ipar Gazi gozo geza deritzon ikus-entzunezkoa, non familiartean bizikletaz bidaiatzeko beste era bat jasotzen den. Rezikleta deritzon kale- ikuskizunak hartuko du lekukoa irailaren 25ean.
Ez dira horiek baina, Ingurumenarekin lotutako ekitaldi bakarrak, irailaren 20tik 25era bitartean, Merkataritza Berdearen Astea izango da-eta.
Horrez gainera, zinea gustuko duenak ere badu non aukeratu. Hileko lehenengo bi egubakoitzean Monterron parkean izango dira emanaldiak. Amaia Antzokiko emanaldiak ostera irailaren 25eko asteburuan estreinatuko dituzte, helduentzako Las Vidas posibles de Mr Nobody eta haurrentzako Toy Story-ren 3.atalarekin.