Hau da, astean zehar ez dute mezarik esango San Juan Parrokian; hori bai, hiletarik balego, hori egingo lukete 19:00etan eta zapatuetan eta jai egin bezperetan, berriz, 19:00etan esango dute meza.
Gainerako elizak
Arrasateko gainerako elizei dagokienez, berriz, hirutan esaten dituzte mezak. San Andresen, astegunetan, zapatuetan eta jai bezperetan esaten dituzte, 19:00etan. Eta domeketan, berriz, hiru zerbitzu eskaintzen dituzten, 10:00etan eta 12:30ean gaztelaniaz eta 11:00etan, euskaraz.
Musakolako San Isidro elizan, berriz, zapatuetan eta jai bezperetan 20:00etan esaten dituzte mezak eta domeketan, 12:30ean.
Azkenik, Uribarriko Itxaropeneko Andra Maria parrokian domeketan esaten dituzte mezak, 12:00etan.