Irailaren 13an izango da Arrasatetik Arantzazurako erromesaldia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko irailaren 2a

Arantzazuko Ama Birjinaren egunaren osteko domekan, Irailaren 13an, bada, dute Arrasateko erromesek hitzordua. Arantzazura oinez doazenak, 06.30etan abiatuko dira Kontzeziñotik eta autobusez doazenak, goizeko 09,00etan abiatuko dira Garibaitik. Irailaren 13an, bada, erromesaldian parte hartu gura dutenek Ecuador bidaiak agentzian dituzte autobuserako txartelak salgai.

Arantzazura oinez doazenak, 06.30etan abiatuko dira Kontzeziñotik eta handik, Bedoñatik zehar, Larrinoraino iritsiko dira, Urkulura gero eta Urrexolara joateko ondoren. Gero guztiak elkartuko dira, Gesaltzan. Autobusez, doazenak, goizeko 09,00etan abiatuko dira Garibaitik. Arantzazura iristean Frantziskotarrak, 11.00etan agurra egingo diete. Eta gero, Meza Nagusia izango da 12.00etan. Arrasateko antolatzaileen esanetan, Arrasateko Udaleko ordezkariak ere han izango omen dira. Irailaren 13an, bada, erromesaldian parte hartu gura dutenek Ecuador bidaiak agentzian dituzte autobuserako txartelak salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak