Irailaren 12an hasiko du Dragoi Gimnasia Taldeak ikasturtea

Xabier Urtzelai 2008ko irailaren 4a

Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea gertu dago lanean hasteko, eta baita gimnastak ere. Taldeko arduradunek datorren hilaren 12rako egin dute gimnastekin hitzordua, Uarkapen. Guztira 100 gimnasta inguru dabiltza taldean buru-belarri.

Ikasturtearekin hastearekin batera, gimnastei ere iritsi zaie nagitasunak alde batera utzi, lanean hasi eta poliki-poliki orain dela hilabete batzuk zuten gorputzaldia errekuperatzeko sasoia. Hala, irailaren 12an izango dute lehenengo hitzordua, eta taldeko arduradunekin egingo dute lehenengo lansaioa.
Arantzazu Zubia, Elena Lanuza, Miren Bragado, Maite Otxandiano eta Edurne
Elkoro izango dira taldeak zuzenduko dituzten arduradunak.

Ate guztiak irekita

Aurrerago aipatutako hitzordu hori taldeko gimnastei zuzendutakoa da, baina baita kirol hori ezagutu gura duten guztiendako ere. Hala, gimnasia erritmikoan hasi gura dutenek Uarkapera joan baino ez dute astelehenetan, eguaztenetan edota egubakoitzetan (17:00etatik 19:00etara).

Informazio gehiago gura duenak 645 72 13 18 telefono zenbakira deitu dezake, edo helbide honetara idatzi gimnasiaarrasatedragoi@hotmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak